ARTEA

Irudikapen-modu hegemonikoei buruzko galderak

Azkuna Zentroak Ahots bat Erausorentzat. Trans garai baterako epilogoa ekoizpena inauguratu du. Cabello/Carceller (Helena Cabello eta Ana Cerceller) kolektibo artistikoaren lana da, Paul B. Preciadok komisariatuta. Erakusketa irailaren 25era arte egongo da ikusgai.

Proiektuak “kontakizun historikoaren eraikuntza eta queer eta trans politika garikideak harremanetan jartzen ditu. Diziplina arteko lanaren bidez, Cabello/Carceller-ek instalazioa, performancea, fikziozko kontakizuna eta bideoa erabiltzen ditu, praktika bisualetako irudikapen-modu hegemonikoei buruz galderak egiteko eta alternatiba kritikoak proposatzeko.”

Oinarria erretratu liluragarri eta ezohiko bat da: Juan van der Hamen-ek Espainiako itsas armadako alferez gisa jantzitako Katalina Erausori 1626an egin ziona. “Erauso 1592an jaio zen Donostian, emakumezko sexua esleitu, eta Katalina izena eman zioten. Sarritan “moja alferez” izenez da ezagunagoa, neurri batean, bere autobiografiari esker, hor, “gizon gisa jantzita” komentutik ihes egin zuen neska gazte baten abenturak kontatu baitzituen, gero soldadu eta merkatari modura Espainiako inperioak Txiletik Mexikora kolonizatutako lurretan ibili zenarenak (besteak beste, Francisco Loyola, Juan Arriola, Alonso Díaz Ramírez de Guzmán…eta Antonio Erauso izenak hartuta).”

Erakusketaren komisario Paul B. Preciadok nabarmendu duenez, “gizon gisa jantzitako Erausoren erretratua arte errenazentistaren historiako lehen erretratu trabestitzat har daiteke”. (…) “Olio-pinturaren atzealde beltz-beltzean aurpegi zorrotz bat agertzen da, baina begirada kezkagarriki gozoa duena, eta hala, ez dago aukerarik maskulinotzat edo femeninotzat jotzeko. Alabaina, maputxeen genozidioan inplikatuta egon zenez eta merkatu kolonialean izan zuen jarreraren ondorioz, figura deserosoa da trans historian”.

Erakusketa-proiektua katalogo batekin osatu da eta bigarren hezkuntzako ikastetxeei zuzendutako bisita-tailerren hezkuntza-programa batekin.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button