BESTELAKOAK

Gazte sortzaileentzako “Gazte OK” topaketa, Gasteizen

Gasteizko Udaleko Gazteria Zerbitzuak Gazte OK topaketa abiatu du, eta datorren hileko 15ean eta 16an egingo da IDarten eta Bibat museoan (jarduerak hiriko beste leku batzuetara ere eramango dira: Espazioa, Orbain, ARTgia, Arkaiate Kultur Espazioa, eta abar).  Ekimena burutzeko orduan hainbat galdera sortu dira: “Zer egiten dugu Gasteizen sorkuntzaren alorrean mugitzen garen gazteok? Zertan ari gara lanean? Zeintzuk dira gure proiektuak? Zein sinergia sortu daiteke? Nortzuk dira protagonistak? Zergatik ez dago horiek batzeko tokirik? Zeren zain gaude amets berriak eraikiko dituen eta geroko proiektuen hazia izango den topaleku bat sortzeko?”.

Hala, ekimenak 16-32 urte bitarteko gazte sortzaileak elkartu nahi ditu arte mota guztiak sustatu eta adierazteko, eta era berean, topaketak ekarpena egin nahi dio “oraingo kulturaren testuinguruari, berrikuntza eta arte eta kultur aktibismoa abiapuntutzat hartuta”.

Gazte OK programa hiru fasetan antolatu da. Lehenengo, prestatze-jardunaldiak egingo dira: hamar lantegi, kultur jarduerak… Bigarren fasean, ikuspegi profesionalagoa gehituko da. Azkenik, jardunaldiak egingo dira, bi egunetan, gazte sortzaileekin batera.

Beste aldetik, emakumeak artean eta kulturan duten garrantziaz ere eztabaidatuko da, “jasaten dituzten kritikak eta presioak aintzat hartuta”, azaldu dute antolatzaileek. Beste jarduera batzuk ere izango dira: dokumental baten proiekzioa, kontzertuak, performance bat…

Programazioak bilduko dituen ekitaldien gaineko informazioa, hemen eskuratu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button