MUSIKA

The Wave Pictures rock’n’pop talde britainiarrak Bilbon joko du gaur

Londres hiriko hirukote rock’n’pop zalea Bilboko Kafe Antzokiko goiko solairuan arituko da gaur, Brushes With Happiness (Moshi Moshi Records) diskoa aurkezteko asmoz. Emanaldia 20:30ean hasiko da.

Jonny Helms (bateria), Dave Tattersall (gitarra eta ahotsak) eta Franic Rozycki (baxua) dira The Wave Pictures, eta oraingoan, Brushes With Happiness (Moshi Moshi) diskoa aurkeztera datoz gurera; iaz ere izan ziren Biloko Kafe Antzokian; hain justu, Bamboo Diner in The Rain diskoa aurkezten.

The Wave Pictures oso talde emankorra da. Hala, 2004an, Not On Label, Luv-a-Lot Records grabatu zutenetik, jo eta su aritu dira diskoak argitaratzen eta kontzertuak egiten. Halere, adituenek Instant Coffee Baby (2008) eta City Forgiveness (2013) azpimarratzen dituzte, iraupen luzeko 20 disko inguru biltzen duen diskografian, single, EP eta bestelako lanak zenbatu barik.

Hirukoteak “musika robotikoaren” aurka aritzen da, naturaltasuna aldarrikatuz. Bilboko Kafe Antzokiaren arabera, “The Wave Pictures bitxiak dira: indie rock eraginik gabeko indie rock banda bat da”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button