BESTELAKOAK

“Gazte sortzaileak” beka martxan da

Gazte sortzaileak beka 16 eta 35 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago eta gazteen artean euskarazko kultur sorkuntza sustatzeko helburua du. Aurtengo deialdiak (izena emateko epea uztailaren 2ra arte egongo da irekita) 4.000 €rainoko diru-laguntza eskainiko du.

Oinarrietan honakoak bete beharko dira: “Deialdi honetara aurkeztuko diren kultur ekitaldi edo proiektuak inoiz taularatu gabeak izango dira. Euskaraz eta ahozkotasunari estu-estu loturik egongo dira: antzerkia, bakarrizketa, poesia-emanaldia, musika, bertsolaritza, ikusentzunezkoa, baita diziplinen arteko hibridazioa ere. Formatu txikiko jarduerak hobetsiko dira. Lanak jatorrizkoak izan daitezke eta euskaraz sortuak, edo egokitzapenak, baldin eta jatorrizko lanaren kalitateak edo interesak hori justifikatzen badute. Beka honen hartzaileak sorkuntza prozesua bera ere euskaraz izateko konpromisoa hartzen du”.

Saritutako egitasmoen egileek 6-7 hilabete izango dituzte euren proposamena borobiltzeko eta ostean jendaurrean aurkezteko.

Gazte sortzaileak beka Gasteizko Udalaren Euskara eta Gazteria zerbitzuen, Arabako Foru Aldundiaren eta Oihaneder Euskararen Etxearen arteko lankidetzaren emaitza da.

Informazio guztia: Oihaneder Euskararen Etxea

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button