BESTELAKOAK

“Gazte sortegiak” sormen laborategiak prest

Urritik apirilera bitartean Gazte sortegiak sormen laborategia garatuko da Oihaneder Euskararen Etxean.. Aurre-matrikula egiteko epea ekainaren 17ra arte egongo da zabalik.

Gazte sortegiak sormen laborategiak “lagun artean sormena bizitzea, gazte sortzaileen sarea elikatzea eta euskararen erabileran eta gaitasunean eragitea du helburu”.
Aurtengo ekitaldian, Oihane Pereak, Jon Basagurenek, Unai Lopez de Armentiak eta Maider Oleagak bertsolaritza, musika, antzerkia eta ikus-entzunezkoen laborategien ardura hartuko dute.
Ikasturtean lau sormen laborategi landuko dira. Hasteko, urriaren 1etik azaroaren 5era, Oihane Pereak, Arabako Bertsozale Elkarteko eragileak eta Arabako Bertsolari Txapelketako txapeldunak Bertsoa jolas izeneko sortegia gidatuko du.
Jon Basaguren musikari eta esatariak musika lantegia zuzenduko du Musikaz egin izenpean, azaroaren 12tik abenduaren 17ra bitartean.
Unai Lopez de Armentia antzerkilariak eta Baratza aretoko arduradunak antzerkia eta dantza uztartuko ditu Antzerki-dantza laborategian, 2019ko urtarrilaren 7tik otsailaren 11ra.
Azkenik, otsailaren 18tik apirilaren 1era bitartean, Maider Oleaga zuzendari eta gidoilariak ikus-entzunezkoak izango ditu langai Zer daki begiak soinuez? laborategian.

Interesa baduzue Oihanederren webgunean topa ditzakezue betebehar guztiak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button