BESTELAKOAK

“Gazte Sortegiak” sormen eskolarako izen-ematea zabalik, Gasteizen

Gasteizeko Oihaneder Euskararen Etxeak Gazte sortegiak sormen eskolak antolatu ditu urritik ekainera bitartean. Astelehenero  bertsolaritza, musika, antzerkia eta ikus-entzunezkoen laborategiak landuko dituzte Oihane Pereak, Miren Narbaizak, Edurne Azkaratek eta Hala Bideoko lagunek. Izena emateko epea urriaren 16ra arte duzue zabalik.

Aipaturiko sormen eskolak 14-18 urte bitarteko gazteei zuzenduta daude helburu zehatz batekin, “lagun artean sormena bizitzea, gazte sortzaileen sarea elikatzea eta euskararen erabileran eta gaitasunean eragitea”.

Bertsolaritza, musika, antzerkia eta ikus-entzunezkoen sormen-laborategiak lau izango dira. Hala, urrian eta azaroan, Oihane Perea Bertsoa jolas izeneko lantegiaz arduratuko da, jolasen bitartez errima, doinuak, inprobisazioa eta hitza landuo eta bertso-sorta desberdinak sortzeko asmoz.
Abenduan eta urtarrilean, Miren Narbaizak Nire kantuaren bila izeneko ikastaroa emango du. “Ikastaroan zehar kantu bat sortzeko prozesua pausoz-pauso ikusiko dugu, zirriborro bat izatetik grabaziora arte egiten duen bidea aztertuko dugu”.
Hurrengo saioan, antzerkiaren txanda izango da, eta horretaz, Edurne Azkarate arduratuko da.
Azkenik, Hala Bideoko lagunak Kamara eskuan, ibili izeneko saioa prestatuko dute apiriletik ekainera bitartean, “ikus-entzunezko lengoaia ezberdinen inguruko hausnarketa” proposatzeko xedez.

Datu guztiak, Oihaneder Euskararen Etxeak ditu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button