BESTELAKOAK

“Gazte Sortegiak” sormen egonaldia

Apirilaren 3tik 7ra Gazte Sortegiak sormen egonaldia egingo da Kanpezun. Oraindik izena eman ahal da, martxoaren 11n amaituko baita horretarako epea.

Hara joango diren gazteek Oihane Perea, Jon Basaguren, Unai Lopez de Armentia eta Maider Oleagarekin bertsolaritza, musika, antzerkia eta ikus-entzunezkoen laborategiak egingo dituzte.

Ekimenean, lau sormen laborategi antolatu dira. Lehen eguna, apirilak 3, bertsoaren inguruan ardaztuko da. Oihane Perea Arabako Bertsolari Txapelketako txapeldunak Bertsoa jolas izeneko sortegia gidatuko du.
Hurrengo egunean, Jon Basaguren musikari eta esatariak musika lantegia zuzenduko du Musikaz egin izenpean. Bertan, aurreko “eguneko bertso-sortekin taldeka rap-reggaeton bat grabatzea proposatuko da”.
Apirilaren 5ean, Unai Lopez de Armentia antzerkilaria eta Baratza aretoko arduradunak Antzerki–aterki izeneko laborategia egingo du, eta aurreko egunetakoak  aprobetxatuko ditu “gorputz adierazpenera” eramateko.

Azken egunean, apirilaren 6an, Maider Oleaga zuzendari eta gidoilariak ikus-entzunezkoak izango ditu langai Zer daki begiak soinuez? galderaren testuinguruan.

Gogoratu, izena emateko epea martxoaren 11n itxiko da. Interesdunek Oihanederren webgunean dute informazio guztia.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button