ARTEA

“Gazte Klik Klak” lehiaketaren irabazleak, Gasteizen ikusgai

Maiatzaren 2ra arte ikusi ahalko da Udaleko Gazteria Zerbitzuak antolatutako Gazte Klik Klak lehiaketa irabazi duten proposamenak biltzen dituen Tetrapack 2018 erakusketa, Amarika aretoan.

Mikel Arranz, Irene Santiago, Mikel Romero eta Adriana Fariñas & Ibai Cobok aurkeztuko dituzte beren lanak Tetrapack-en bederatzigarren edizioan, eurek irabazi baitzuten 2017ko Gazte Klik Klak lehiaketa. Tetrapack-en helburua arte sorkuntza sustatzea da, eta sortzaile berrien lana ikusaraztea. “Lehiaketako irabazleek erakusketa partekatu batean agerraraz dezakete beren lana, argazkigintza, bideo-sorkuntza eta arte plastikoen alorreko adituen laguntzarekin”.

ZAS Kultur kolektiboaren ordezkari Nerea Lekuona artista gasteiztarra izan da 2017ko Gazte Klik Klak-en eta 2018ko Tetrapck-en komisarioa. Orain arte, 600 pertsona inguruk hartu dute parte Gazte Klik Klak-en; horietatik, ia 100ek erakutsi dituzte beren lanak Gazte Klik Klak erakusketan, eta horretaz gain, 36k Tetrapack-en.

Tetrapack, ikasteko espazioa da, artista gazteek gure lurraldean sorkuntzaren alorrean ibilbide aitortua duten pertsonen aholkularitza jasotzen baitute beren lanak ekoizteko. Arte sorkuntza sustatu nahi du, eta erakustokiak hartuz sortzaile berrien lana ikusarazi.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu