LITERATURA

“Gazte Hitzak”, Ipuin eta Kontakizun Laburren Lehiaketa

Gazte Hitzak 14urtetik 25era bitarteko gazteei zuzendutako Ipuin eta Kontakizun Laburren Lehiaketa bat da, gazteen artean sormen literarioa bultzatzeko. Gaia librea eta generoa fikzioa izango da. Lanak jasotzeko epea martxoaren 20ra arte izango da.

Bi modalitate izango dira (euskarazkoa eta gaztelaniazkoa) eta modalitate bakoitzean bi zail izango dira (14-18 eta 19-25 urte bitartekoena). Egileek lan bakarra aurkeztu ahal izango dute modalitate bakoitzera. Ipuin berbera ezingo da bi modalitateetara aurkeztu.
Katixa Agirre (euskarazko idazkiak) eta Alvaro Arbina (gaztelaniazko idazkiak) idazleek emandako laguntza eta sormen orientazioaren bidez, parte hartzaileak narrazio propioa osatzeko edo aurkeztutako kontakizuna hobetzeko bidea izango du.
Epaimahai batek lanen originaltasuna eta estilo artistikoa kontuan hartuta, lau kontakizun sarituko ditu.

Lehiaketako sari-banaketa maiatzaren 24an izango d, eta hortxe, saritutako narrazioen egileei 300 euroko balioa duen balea emango zaie.

Bestelako datuak, Gazte Hitzak lehiaketan dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button