LITERATURA

“Gazte hitzak” Ipuin eta Kontakizun Laburren Lehiaketa

Gasteizen bizi diren, ikasten edo lan egiten duten 14 urtetik 25era bitarteko gazteentzako lehiaketa da Gazte hitzak. Kontakizunak bidaltzeko epea otsailaren 1etik martxoaren 20ra arte.

Kontakizunen gaia librea eta generoa fikzioa izango da. Bi modalitate izango dira: euskarazkoa eta gaztelaniazkoa. Modalitate bakoitzak bi kategoria izango ditu: 14 -18 urte eta 19-25 urte bitartekoenak. Aurkeztutako lanek gehienez sei orrikoak eta gutxienez bikoak izan beharko dute, tarte bikoitza formatu arrunta erabiliz orriaren alde bakarretik (paperean bidaliz gero). Jatorrizkoak eta argitaragabeak izan beharko dute; hortaz, ez dira aintzat hartuko beste sariketaren batera aurkeztutakoak edo inoiz saritutakoak.

Lanak GAUBen (Gazteen Argibideetarako Udal Bulegoan, Espaina plazan,1, 01001) aurkeztuko dira. Bernardo Atxaga eta Espido Freire idazleekin osatutako epaimahai batek baloratuko ditu  narrazioak originaltasun, estilo artistiko eta kalitate narratiboari begira.

Liburuetan gastatzeko 300 euroko sariaz gain, Bernardo Atxaga eta Espido Freire idazleek laguntza eta sormen orientazioa ere emango dute.

Informazio guztia hemen duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button