IKUS-ENTZUN

Gazte eta umeentzako film onenen hautaketa, “Gaztefilm Fest”-en

Gaztefilm Fest-en bigarren edizioa hasiko da egunotan Gasteizen. Gazte eta umeentzako film onenen hautaketak osatzen duen ekimena abenduaren 12tik 16ra izango da (umeentzako atala), eta otsailaren 22tik 24ra bitartean amaituko da Laudion (gazteentzako atala).

Gaztefilm Fest-en bigarren edizioak “18 urtetik beherakoentzako zinema-gunea sortzea du helburu, areto komertzialek eskaini dezaketena ez bezalakoa, beste mota bateko filmak eskaini ahal izateko, eurentzat pentsatuak eta sortuak eta entretenitzeko ez ezik bestelako helburuetarako ere direnak”.

Pantailaratuko diren mundu osoko filmetan aniztasuna eta kalitatea gorde da, eta genero eta estilo anitz elkartuko dira, “etorkizuneko belaunaldietan pentsaera kritikoa sustatzeko helburuz, baloreetan oinarritutako hezkuntzaren bidez, pertsonen oinarrizko eskubideetan sakontzeaz gain”.

Saioez gain, zenbait jarduera paralelo antolatu dira, hala nola tailer zinematografikoak (abenduak 12, 13 eta 16), Gabonetako programa Gorbeia zinemetan (abenduaren 22tik urtarrilaren 5era) edo Naturalario erakusketaren emanaldi ibiltariak (abenduaren 22tik 30era, Arabako hainbat lekutan).

Bihar, Jesus Guridi Musika Kontserbatorioan abiatuko da programa. 19:00etan, Ramon Bajo eta Mariturriren ikasleek Viaje por los afectos film laburra aurkeztuko dute, eta 20:30ean, Itziar Garalucek eta Guridi Orkestra Sinfonikoak egindako sinfonia bisual bat antzeztuko da.

Programazio osoa hemen kontsultatu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button