IKUS-ENTZUN

FANT Jaialdiak erakusketak, musika eta proiekzioak bilduko ditu

Bilboko Udalak antolatutako Zinema Fantastikoaren Jaialdiak proposamen berriak gehitu dizkio bere jarduera osagarrien eskaintzari, eta hala, erakusketak, musika eta proiekzioak izango dira protagonista nagusiak.

Apirilaren 15etik maiatzaren 10era bitartean Bilbotik Kaliforniara: ilustratzaile bilbotarra DC Comics erakusketa izango da Barrainkuako Udaltegian. Erakusketa hau Jon Mikel Bañalesen eskutik dator.
Apirilaren 30etik maiatzaren 31ra bitartean, 30 FANtartistas izeneko beste erakusketa bat egingo da Café Vía de Fuga aretoan. Erakusketa hau FANT Jaialdiak 30 urte hauetan aurkeztu dituen kartelen bilduma da.
Begoñako Udaltegiak Robot Dreams: Amets bat marrazten erakusketa jasoko du maiatzaren 2tik 15era bitartean. Jose Luis Agreda arte zuzendariak komisariatuta, erakusketan Goya sarietan Animazioko Film Onenaren Saria irabazi duen Pablo Bergerren filmaren sortze-prozesua ikusi daiteke.
Eta maiatzaren 2tik 20ra bitartean, Tolkien-en mundua: Hobbiton lurraldea ezagutuz erakusketaren txanda izango da, Begoñako Udal Liburutegian.

Musikaren esparruan, maiatzaren 2an, jaialdiaren hasieraren bezperan, 20:00etan, Bilborocken, Skimales taldearen kontzertu beldurgarri eta itzel batez gozatu ahal izango da. Bukatzeko, maiatzaren 10ean, jaialdiaren amaiera egunean, 22:00etan, Azkena Aretoan, Saio FANTastikoa egingo da: 2 Mary DJs-Txumari Diyeisek Koldo Serra eta Borja Crespo zinemagileekin batera rock, indie, elektro, eta bestelako estiloak nahastuko dituzte.

Proiekzioak apirilaren 25ean hasiko dira, 17:30ean, Barrainkuako Udaltegian, La vida del Calabacín (Ma Vie de Courgette) animaziozko filmaren proiekzioarekin. Maiatzaren 2an, leku eta ordu berean, Dilili en París proiektatuko da. Proiekzioak jatorrizko bertsioan izango dira euskarazko azpitituluekin. Apirilaren 26an, La Perrera-Konektako Udaltegian, 18:45ean, Beyore I Wake proiektatuko da, lo egiteak beldurra ematen dion haur baten istorioa kontatzen duen filma;, eta 27an, What We Do in the Shadows filma ikusi ahalko da. Azkenik, FAS zineklubarekin batera, apirilaren 30ean Earwig lana ikusteko aukera egongo da Indautxu Aretoan.

Bestelako kontuak ere izango dira. Hala, apirilaren 26an eta 27an, FANT & Rola saioak egingo dira Rolariak Kultur Elkartearen eskutik. Freddy Krueger, aurtengo FANT Jaialdiko kartelaren protagonista, erreferentziatzat hartuta, fantasiazko, beldurrezko eta zientzia fikziozko ametsezko sei mundutan barneratuko ditu parte-hartzaileak. Eta maiatzaren 4an, Apokalipsi klimatikoa: biziraupenerako eskuliburua izeneko tailerra eskainiko da Eneko Muruzabal Elezcanorekin, 12:00etan, Azkuna Zentroko Bastida aretoan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button