Nontzeberri

Gazte Artearen Topaketak, Nafarroan

Nafarroako Gazteriaren Institutuak  hainbat arte-diziplina sustatuko ditu Arte Gaztea Topaketa programaren XXXVI. Edizioan. Programa horren deialdia egin du lau modalitatetan: arte plastikoak eta ikus-entzunezkoak, arte eszenikoak eta musika, diseinua eta literatura. Parte hartu nahi duten 14 eta 30 urte bitarteko artista gazteek abuztuaren 7ra arte eman dezakete izena.

Diogun bala, modalitate batzuk badira sustatuko direnak. Arte eszenikoak eta musikak: Musikaren, dantzaren, antzerkiaren, performancearen, zirkoaren edo hizkera eszeniko-musikal garaikideei eta arte biziei loturiko beste zeinahi joeraren esparruko proposamen, proiektu, edo muntaietarako; Arte plastikoak eta ikus-entzunezkoak: Edozein pertsona edo kolektiborentzat, arte garaikidearen hizkerekin loturiko pieza edo proiektu bat daukana honako eremu hauetako edozeinetan: arte plastikoak, argazkigintza, bideoa eta zinema; Diseinua: Moda diseinuko, diseinu grafikoko, publizitateko, produktuaren diseinuko, diseinu interaktiboko, espazioen diseinuko… edo diseinuaren arloan egun dauden beste joera batzuetako lan edo bildumentzat; Genero literarioak: Poesia, narrazio, saiakera, komiki, album ilustratu edo beste edozein generotako testu edo proiekturentzat, egungo literaturari lotuentzat.

Arte Gaztearen Topaketak programak lanen sorkuntza eta ekoizpena bistaratzea errazten eta artisten prestakuntzan laguntzen du, eta diziplina orotako artista gazteen arteko elkarrizketarako guneak sustatzen ditu.

Exit mobile version