IKUS-ENTZUN

“Gazta Zati Bat” filma proiektatuko da Andoainen

Donostiako X. Giza Eskubideen Zineman estreinatu berri den Gazta Zati Bat filma ikusi ahalko da gaur, ekainak 6, Andoaingo Bastero Kulturgunean, 19:30ean. Emanaldia euskaraz izango da eta gaztelaniazko azpitituluekin.

Dokumentalak euskal gatazka du ardatz. Hain garrantzi handiko gai politikoa gerturatzea du helburu, “gertakizun handien hurbileko begirada eskaintzen du, historia handia letra txikiarekin kontatzen du, gertutasunez, intimismoz, umorez…”. Horretaz gainera, giza faktorea nabarmentzen du.

Hala, filmak Euskal Herriko herritxo batean du abiapuntu. Herri horretan eginiko gazta aitzakia hartuta, nazio guztiek erabakitzeko duten eskubidea jorratuko da. “Abentura horrek Europan albiste nagusi bihurtuko diren bi herrien gertakizun historikoen lekuko zuzenak izatera eramango ditu: Eskozia eta Euskal Herria”.

Honatx dokumentalaren inguruko bideoa:

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button