ARTEA

“Gauzen Erdian” erakusketa-instalazio-konstelazioa abiarazi du Diego Aldasoro artistak

Erakusketak T. Adorno eta  W. Benjamin filosofo aleman eta inspirazio marxistadun teoria kritikoaren ideiei heltzen die, eta nekazaritzaren eta artzaintzaren unibertsoaren berrirakurketa bat  proposatzen du; artistaren aburuz, “autoetnografiatik, bere jatorriari  uko eginik, ezin geldituan, ilunabarrerantz doan zibilizazioaren oinarri direlako biak”.

Bere proiektuari jarritako izenburuarekin, obraren eta erakustoki edo espazioaren arteko elkarbizitza eta elkarrekintza bat iradoki nahi duela azaldu du, baina baita “narrazioari istorioaren erdigunean ekiteko, in medias res teknika literarioaren itzulpen berezia eginez”.

Urrian eta azaroan zehar hortaz, aldi berean baina tokika, Bilboko hainbat arte areto eta lokaletan ikusi ahalko da ate joka dugun proposamena: Anti liburudenda (urriaren 11ra arte); Peso Neto Jatetxean (urriaren 30era arte); Luise Michel Liburuak (urriaren 5era arte); Santutxu Udaltegian (urriaren 15era arte); edota ViaDeFuga kafetegian (urriaren 28ra arte), beste batzuen artean.

Proposamena ikusteko azken aukera, azaroaren 12an izango da BilboArte Fundazioan. Bertan, egun horretarako Del viento y sus cenizas ikus-entzunezkoaren proiekzio ekitaldia eta In media res izenburupean egingo  den hitzaldia antolatu da Gauzen Erdian erakusketa-instalazio-konstelazio proposamena agurtzeko.

Informazio gehiago, hementxe.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button