BESTELAKOAK

Getxo biñeta batean

Azaroaren 20tik 22ra egingo da Getxoko XIV. Komiki Azoka. Aurten, atzerriko hainbat egile ospetsuk parte hartuko dute, tartean,  Dave Cooper kanadarrak, The Simpsons telesailaren sortzaile Matt Groeningek ekoiztutako Futurama animazio-saila ezagunaren  estetikaren arduraduna.

Johnny Ryan marrazkigilea ere Getxon izango da. Ryanek Pig Goart Banana Cricket animazio-saila sortu du Nickelodeon telebista-katean, aurretik aipatutako Cooper-ekin lankidetzan.

Santiago Gonzalez eta Javier Olivares komikigileak ere izango dira komiki azokan. Oraintsu, Espainiako Komiki Sari Nazionala jaso dute Las Meninas lanaren harira. Lan horrek Bartzelonako Komiki Azokaren eta Dolmen argitaletxearen kritikarien sariak ere jaso ditu. Bada, komiki saritu horren inguruko erakusketa izango da.

Jessica Abel La Pérdida lan sarituaren egileak ere Getxo bisitatuko du. “Feminismoa komikiaren munduan islatzen erreferentzia bilakatu den autorea”.

Egile gonbidatuen zerrenda honako hauek osatzen dute, besteak beste: Max, Daniel Torres, Albert Monteys, Juanjo Sáez, Mauro Entrialgo, Luis Bustos, Matt Madden, Ana Oncina, Pepo Pérez, Javier de Isusi eta Chema García.

Eta nola ez, komikiak erosteko makina bat aukera izango dira: “Aurten, 60 salmenta postu aurkitu ahal izango dituzte bisitariek Getxon, eta horietan izango dira, besteak beste, komiki-dendak, liburu-denda espezializatuak, aldizkariak, fanzineak, argitaletxeak eta bederatzigarren artearekin lotutako sektore guztiak”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button