ARTEA

Ikerketa artistiko bat egiteko deialdia

Mapamundistak eta Uharte Zentroak Mapamundistas 2023 Atalasea programaren parte izango den ikerketa artistiko bat egiteko deialdia ireki dute. Deialdiaren xedean oinarritutako ikerketa-prozesu bat garatzeko interesa duen edozein eremutako artista edo kolektiboei. Izena emateko epea maiatzaren 25ean amaituko da, eta Mapamundistas jaialdiaren datak irailaren 7tik urriaren 30ra izango dira.

Deialdia, “prozesua publikoarentzat irekiko duen ikerketa bat garatzera bideratuta dago. Parte-hartzaileak pertzepziotik, gorputz zein burutik jabetu ahal izateko, ariketak asmatu eta praktikan jartzea izango da ikerketaren xedea. Horrela, proposamen artistikoak inguratzen gaituena atzemateko dugun gaitasunaren katalizatzaile gisa jardungo du.”

Mapamundistas ekimena 2007tik geroztik Iruñeako eta inguruko kultur gune ezberdinetan garatzen den arte garaikideko programa bat da. Edizio bakoitzak gai ezberdin bat jorratzen du, eta horrek, jaialdia osatzen duten erakusketak, topaketak, proiekzioak eta tailerrak artikulatzen ditu. Edizio honetan parte hartu duten artistak: Anna Dot, Inés García, Aurélien Mauplot, Alberto Arkitriz, Damaris Pan, Eulalia Valldosera eta Irene Zottola.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa eta bestelako jakingarriak Uharte Zentroaren webgunean kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button