IKUS-ENTZUN

“Gaurik Laburrena” ekimena antolatu dute gaur eta bihar, Getxon

Gaur eta bihar, uztailak 8 eta 9, gaueko 21:00etan hasita,  film laburren emanaldia ondu dute getxoko Muxikebarri  Arrigunagako aretoan.  Aurtengo edizioan 20 film labur estreinatuko dituzte, euskaraz zein gazteleraz.

Gaurkoan, proiektatuko dituzten film laburren artean azpimarratuko ditugu: Maria Elorzaren Ancora Lucciole, 1972a  Pier Paolo Pasolinik ipurtargien desagerpenaz idatzitako artikulu ezagunenetako batean inspiratutakoa laburra, eta Getxoexpreess 2018  lehiaketako lehenengo eta bigarren sarituak izan ziren Edurne Ainagaren  Calle San Juan nº5, eta Alba Lozano zuzendariaren Expira, beste batzuen artean.

Eta bihar, uztailaren 9an, proiektatuko diren film laburren artean honakoak izango dira: Iban eta Antonio del Campo anaiek eta Aitziber Aranburuzabalak zuzendutako Espedizio Handia, gizakiak berez dena baino gehiago eta izarren hautsa baino zerbait gehiago izan nahi duenaz ari dena; edota Aitzol Saratxagaren Basoan laburra, baso erdian esnatu eta nor den eta non dagoenik ere ez dakien gizon baten beldurrezko laburra.

Egitarauaren proiekzio guztien gaineko xehetasun gehiagorako, joan Getxoko Udalak duen web orrialdera.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button