IKUS-ENTZUN

“Gaurik laburrena” egingo dute Getxon

Gaur eta bihar, uztailak 9an eta 10ean, Getxo herrian, film laburren inguruan ardaztutako Gaurik Laburrena jaialdia egingo dute, Algortako Biotz Alai Abesbatza plazan. Aurten 23 film pantailaratuko dira, 14 gaztelaniaz eta gainerakoak, euskaraz. Emanaldiak 21:00etan hasiko dira.

Gaurko filmak hauek izango dira: Lume (Adrián Nogales), Los desamparados (Eduardo Sánchez Petite), Miranda y el mar (Giovanna Torres), Zarpazo (Nerea Castro), Piedras (Elena Sáenz), Aprieta pero raramente ahoga (David P. Sañudo), NADA S.A. (Albert Pintò eta Caye Casas), Al final explota un globo (Antonio Panteras), Mi nombre es Koji (David Muñoz), La buena (Antonio Panteras), Paseos Darwinistas (Asier Redondo), RIP (Albert Pintò eta Caye Casas), El origen de un país (Clara Ibáñez) eta Justicia justiciera III Kungfu Karate Annihilator (Rafa Dengrà).

Biharkoak, berriz, hauexek izango dira: Jatorria deitura (Javier Delgado), Aitxitxe (Sonia Flores), Basoa (Garikoitz Rivera), June (Arantza Ibarra Basáñez), Areka (Atxur Animazio Taldea), Euritan (Arantza Santesteban eta Irati Gorostidi), Azken muxua (Alex Tello), Ziren (Aitzol Saratxaga) eta Zorrak Zor (Bertol Arrieta).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button