MUSIKA

Hondarribian Jazz jaialdia, aste honetan

Jaialdi horren bigarren edizioa uztailaren 10etik 16ra egingo da hiri horretako hainbat tokitan. Betiko legez, kalitate eta maila handiko jazzaldia egitea da helburua, eta herritarrengana hurbiltzeko doako emanaldiak izango dira Kasino Zaharreko lorategietan, Arma Plazan, Apezpiku Plazan, eta Erreginaren Baluartean, eta sarrerak eta abonuak dituzten kontzertuak Itsas Etxea Auditoriumean. Women In Hondarribian Jazz  eta FamiliJazz Gunea ekimenak ere gauzatuko dira berriz.

Aurten Judith Hill, Ksenia Parkhatskaya, Caco Senante, Takiya Kuroda edo Carmen Souza artistek bistatuko dute Hondarribia.

Uztailaren 13an izango da lehen kontzertu handia (20:30ean) Carmen Souza musikarirekin. “Musika generoen arnesetatik askatzen da bere ahotsarekin ehundura, kolore eta asmo amaigabeko esferan kokatzeko, bere musika bidaia multisentsoriala eginez”. Horren ostean, 22:30ean, Takuya Kuroda tronpeta-jotzailea handiaren txanda izango da.

Azken egunean, uztailaren 16an, jaialdiari amaiera emateko, eguerditik aurrera Bokale Brass Band taldeak herriko kaleak zeharkatuko ditu, New Orleansera garraiatuz eta bere kalejira energiaz, erritmoz eta musika alaiz beteriko benetako festa bihurtuz.

Egunez eguneko programazio guztia: Hondarribian Jazz.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button