IKUS-ENTZUN

Gaur, Zinebi jaialdiaren barruan “Bertoko Begiradak” sekzioa

Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak (ZINEBI) hartuko du gaur Bertoko Begiradak-Miradas desde Euskadi sekzioa. Atal horren barruan, Davide Cabaleiroren Sitio Distinto dokumentala estreinatuko da.

Aipaturiko sekzioaren bidez, Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak “euskal ikus-entzunezkoen industriako ekoizleen, zinegileen, teknikarien eta profesionalen aldeko apustu sendoa egiten jarraitzen du”.
Gaur abiatuko den programa berezi horren barruan, zortzi lan aurkeztuko dira: sei dokumental eta fikziozko bi film, tartean, Davide Cabaleirok egindako Sitio distinto dokumentala, zeinak 150 urte baino gehiago luzatu zen Galiziatik Euskal Herrira etorritako immigrazioari buruzko kasua barnebiltzen duen.

Horrez gain, Alvaro Fierrok eta Ibon Ibarluceak zuzendu duten Atrapados por la serpiente lanaren estreinaldia ere ikusi ahalko da. Lanak, Cancer Moon Bilboko rock taldearen ibilbide pertsonalean eta taldekoan sakontzen du. Estreinaldia azaroaren 16an izango da, BBK Aretoan, arratsaldeko 20:00etan.  Franck Dolosorrek zuzendutako Estitxu ere pantailaratuko da. Estibaliz Robles euskarazko musikaren abeslari aitzindarietakoa izan zen.
Azkenik, Alberto Rojoren El latido de Urdaibai, Olivier van der Zeeren Arte al agua. Los bacaladeros de Terranova dokumentala, Fermín Aioren Margarita Alexandre dokumentala, Ander Parodyren Entzungor eta Elbio A. Nielsenek zuzendutako The Plot Point ere pantailaratuko dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button