BERTSOTAN

Gaur jokatuko da Orixe Sariko finala

Orixe Sariko finala gaur izango da, Añorgako Jolas Etxean; iluntzeko 20:30ean hasiko da afaria eta, gero, gaueko 22:30ak aldera saioa egingo da.

Bi kanporaketa jokatu dira, hamabi bertsolarirekin. Bakoitzetik hiru bertsolari sailkatu dira zuzenean finalera. Lehenengo kanporaketatik Ander Lizarraldek, Xabier Sukiak eta Mikel Artolak eskuratu zituzten finalerako txartelak eta, bigarrenetik, Arkaitz Oiartzabal Xamoak, Nahikari Gabilondok eta Xabier Legarreta Aranok.

Orixe Saria 1972an antolatu zen lehenengo aldiz Añorgako zenbait bertsozaleren ekimenez. Azken ekitaldiko onena, Iñigo Mantzizidor Mantxi izan zen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button