BERTSOTAN

Gaur hasiko dira "Umorez: generoa bertsolaritzan" izeneko jardunaldiak

Bertsolaritza eta genero sistemaren gaineko gogoetak, hitzaldiak eta tailerrak ugaritu dira azken urteotan. 2003an hasi ziren bertsolaritzaren esparruko emakumeak gai honen inguruan elkartzen, eta 2008az geroztik Bertsozale Elkartean Genero batzordea lanean ari da.

Batzorde honek genero perspektiba txertatu nahi du. Heziketa tradizionalak emakume eta gizonengan duen eragina aztertu, barne-egiturak deseraiki eta norberak pertsona aske eta aberatsagoa izateko dituen aukeratan sakontzea da helburua, pertsonen eraldaketa prozesua bultzatuaz, gizarte parekide eta askeago bat sortzeko.
Bertsolaritza eta generoari dagokionez, egungo ekarpen nagusiak
plazaratzeko, lau hitzaldiz osatutako jardunaldiak egingo dira otsailean, Bertsozale Elkartearen egoitzan, Umorez: generoa bertsolaritzan izenburupean.

Hau da egitaraua:
Otsailaren 3an, osteguna. 18:00etan: Jone Miren Hernandezen eskutik Emozioen labirintuan: Emakumeen hitza, ahotsa eta bertsolaritza: norabide ezberdin baten bila? hitzaldia.
19:30ean: Xabier Odriozolak Parekidetasuna eta maskulinitate berriak gaia jorratuko du.
Otsailaren 10ean, osteguna. 18:00etan: Leire Ibargurenek Nolako umorea egin nahi dugu emakumeok arte eszenikoetan hitzaldia egingo du. 19:30ean: Maialen Lujanbiok eta Judith Monterok Ornitorrinkus lanaren interpretazioa egingo dute.

Bertsozale Elkarteak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button