IKUS-ENTZUN

Gaur hasiko da “Pre-Fant” zikloa

Gaur hasiko da FANT Bilboko Zinemaldi Fantastikoa iragartzen duen Pre-Fant zikloa. BBK aretoan, Guggenheim Bilbao Museoan eta Bilborocken Frantziako zine fantastikoaren klasikoak ikusi ahalko dira. Horrekin batera,  egungo filmen erakusketa eta trailer faltsuen Darkfest lehiaketaren emanaldia ere izango dira.

Maurice Rourneurren La Maine du Daible (1943); Luis Buñuelen Le fantôme de la liberté (1975) eta Georges Franjuren Les yeux sans visage (1960) izango dira zikloaren baitan pantailaratuko diren Frantziako klasikoak, BBK Aretoan, hilaren 23, 24 eta 25ean. Horiekin batera, Sitges hiriko jaialdiaren azken edizioan aurkeztutako bi film emango  dituzte: Brian Taylor estatubatuarraren Mom and Dand, eta Shane Abbess australiarraren The Osiris Child. Animazioak ere izango du bere tokia BBK Aretoan: “Bi Liu Jianen Have a Nice Day animazio film txinatar odoltsua”.

Apirilaren 27an, halaber, Darkfest jaialdiko trailer faltsu finalistak pantailaratuko dira Bilborock aretoan. Egun horretan, gainera, musika ere entzun ahal izango da, Mamba Beat edo Doctor Deseo taldeek emanaldia berezia egingo baitute, 80´BEAT: “1980ko hamarkadako New Wave elektronikoenaren hoberena omenduko duen festa-ikuskizuna”.

Azkenik, solasaldi  bat ere izango da, Guggenheim Bilbao Museoan: Ángel Sala Sitgeseko Jaialdiaren zuzendariak idatzitako Just imagine. 50 títulos esenciales del cine de ciencia ficción izenburuko liburuari buruzkoa.

Bestalde, gogoratu FANT jaialdia maiatzaren 4tik 11ra egingo dela.

Informazio gehiago: fantbilbao.eus.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button