BESTELAKOAK

Gaur hasiko da “Ostegun Bidaiariak”, Aretxabaletan

Ostegun Bidaiariak lehiaketaren bigarren edizioa abiatu du Aretxabaletako Udalak, bidaietan bizitakoak partekatzeko xedearekin; bidaiok udalerri horretako tabernetan kontatuko dira, hurrengo lau asteetan, gaurtik hasita.

Lehiaketa Debagoienean jaio edo bizi diren gazteei zuzenduta dago; hasieran aipatu denez, kontaketak Aretxabaletako zenbait tabernetan egingo dira, eta emanaldien ostean, ikusleek botoa emateko aukera izango dute. Bi sari emango dira: sari nagusia (200 euro) eta bigarren  saria (100 euro).

Gaur bertan, maiatzak 29, Haizea tabernan, Aretxabaletako Josu Velasco Uganda-Ruanda Bizikletan bidaia kontatuko du. “Ugandatik abiatuta Ruandako hiriburua den Kigaliraino bizikletan egin zuen ibilbidea Velascok. Gogoan ditu irribarreak, mendilerro garaiena, leku ederrak eta bereziki bertakoen agur hitzak ‘bye mzungu, bye white man’”.

Hurrengo hitzorduak ondokoak izango dira: ekainaren 5ean, Orly tabernan, Maialen Zabaleta arrasatearrak Sri Lanka Bizikletan bidaia izango du hizpide; 12an, Akorde Tabernan, Aritz Unamuno eta Igor Narvaez arrasatearrek Filipinas barrena eginiko bidaia kontatuko dute; eta, azkenik, 19an, Akorde Tabernan hau ere, Aretxabaletako Iñaki Arnaizek Indiako hegoaldearen ingurukoak zabalduko ditu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button