MUSIKA

Gaur hasiko da “Musikaste”

Aurtengoa Musikaste ekimenaren 46. edizioa izango da, gautik eta maiatzaren 26ra bitartean gauzatuko da. Emakume konposatzaileek  protagonismo berezia izango dute aurten.

Ekimenaren aurkezpenean irakurri ahal dugunez, eskainiko diren kontzertu guztietan, “gutxienez emakume batek idatzitako obra bat entzuteko aukera izango dugu, eta bi programetan, osotasunean, emakumeen obrak entzuteko aukera izango dugu”. Hala, Musikaren Euskal Asteak harizko laukoterako obrak biltzen ditu: Teresa Catalán, Zuriñe Fdez Gerenabarena eta Beatriz Arzamendirenak, eta horrez gain Mª Luisa Ozaitaren bi obra joko dira. Aurten ere,  Julie-Adrienne Carricaburu (Madame de la Villéhélio) eta Anita Idiartborderen lanak entzuteko aukera izango da.

Aurtengo ekitaldian hainbat musika erakundeen lana goraipatuko dute, eta hala, Araba Abesbatza, Leioako San Juan Bautista Abesbatza edo Zangozako Nora Abesbatza omenduko dituzte.

Hori eta beste mila kontu, Musikasten.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button