BERTSOTAN

Gaur hasiko da Iruñeko Bertsoaroa

Gaur, urriaren 20an, abiatuko da Irunean Nafarroako Bertsozale Elkarteak eta Iruñeko Udalak antolatzen duten Bertsoaroa. Bertsoz beteriko aroa azaroaren 10era bitartean luzatuko da, eta zortzi emanaldi eskainiko dira programazioan.

Gaurko saioa, Gurutzeko Plazako Institutuko Areto Nagusian izango da, 20:00etan, eta Jon Maia, Oihana Iguaran, Julen Zelaieta, Sustrai Colina, Aimar Karrika eta Alaia Martin bilduko dira.
Urriaren 25ean, 19:30ean, emanaldi berezia antolatu da Kondestablearen Jauregiko Civivox Patioan, Oskar Estanga eta Alazne Untxalo bikoteak egingo duten Momentuari helduz saioaren bidez. Emanaldia “ez da bertso, ez da jazz, ez baitugu horretara mugatu nahi. Horien gainean inprobisazioan oinarritzen den emanaldia” da.
27an, Kondestablearen Jauregiko Civivox Hitzaldi aretoan, hitzaldia eskainiko du Andoni Egañak: Inprobisazio kantatua munduan. Zortziko zabala.

Azaroan sartuta, Unai Mendizabal, Sarai Robles, Eneritz Artetxe, Maider Arregi, Joanes Illarregi eta Maddi Sarasua bertsolariek saioa egingo dute 3an. 5ean, Sanduzelaiko Civivoxan, umeentzako saioa programatu da: Plaza bete poz, eta egun horretan ere, Fernando Anbustegi Ipuin kontalariak Kontu eta kantu saioa egingo du.
Azaroaren 8an, Oholtza performancea eskainiko du Beñat Krolemek. Bertan ere Jon Martin eta Jone Uria bertsolariak arituko dira.

Azken bertso-saioa, azaroaren 10ean izango da, 20:00etan, Gurutzeko Plazako Institutuko Areto Nagusian, Unai Iturriaga, Saioa Alkaiza, Amets Arzallus, Agin Laburu, Beñat Gaztelumendi eta Julio Soto  bertsolarien partaidetzarekin.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button