IKUS-ENTZUN

Gaur hasiko da Iruñean, “Punto de vista” jaialdia

Nafarroako Zinema Dokumentaleko Nazioarteko Jaialdia gaurtik igandera bitarte egingo da, Baluarte Auditorioan. Aurtengoa bederatzigarren edizioa izango da, eta 17 film lehiatuko dira Sekzio Ofizialean.

Filmok Islas, Proyecto X Films eta Chez les Basques sailetan lehiatuko dira, besteak beste. Horretaz gainera, Margaret Tait edo Isidoro Valcárcel autoreei buruzko zikloak ere izango dira.

Sekzio ofizialean pantailaratuko diren 17 filmetatik, bederatzi luzeak izango dira, eta zortzi laburrak; lanok 17 herrialdetatik etorri dira, tartean, Belgika, Uruguai, Mexiko, Danimarka, AEB eta Alemania. Jaialdira, guztira, 1.237 film aurkeztu dira.

Sari nagusia 10.000 eurokoa da, eta zuzendari onena saritzen duen Jan Vigo saria, halaber, 5.000 eurokoa da. Film labur onenak, berriz, 3.000 euroko saria izango du.

Jaialdiak, gainera, zenbait atzera begirako ondu ditu, tartean, Orson Welles zinegilearen 100. urteurrenaren harira egindakoa: Citizen Kane filmaren zuzendariak Iparraldean filmatu zituen dokumentalak pantailaratuko dira, Chez les Basques izenburupean. Honen harira, atzo Bernardo Atxagak Ziburu izeneko hitzaldia eskaini zuen.

Informazio gehiago: puntodevistafestival.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button