BESTELAKOAK

Gaur hasiko da “Euskal Bide Arteak” festibala

Antzerkia, dantza, musika, hitzaldiak eta bestelakoak uztartzen dituen Euskal Bide Arteak jaialdiak, ateak zabalduko ditu gaur berton, Bidarten.

Hala, apirilaren 10etik 13ra, Bidarteko Uhabia Ikastolak, euskal kulturaren inguruko Euskal Bide Arteak festibalaren 8. edizioa antolatu du, Bidarteko Herriko Etxearen eta Euskal kultur erakundearen partaidetzarekin.

Kultura trukaketa, ezagutza eta bizikidetasuna oinarri izanik, jaialdiak tailerrak, mintzaldiak, kontzertuak, ikusgarriak eta beste kontu asko biltzen ditu bere baitan.
Herriko ikastetxeei zuzendu tailer desberdinez gain, Patxi Perez-ek mintzaldi bat eskainiko du herriko liburutegian apirilaren 10ean. Aipatzekoa da apirilaren 12an, Le Petit Théâtre de Pain, Dejabu eta Artedrama konpainiek Hamlet antzezlan egingo dutela.

Musika Talde Goxoaren eskutik helduko da. Musika talde honek Euskal Herritik Brasilera edota Portugaletik ekialdeko herrietara bidaia proposatuko dio entzuleari.

Noiz, zer eta non, hemen begiratu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button