ESZENA

Gaur hasiko da aurtengo Erriberriko Antzerki Jaialdia

Erriberriko Antzerki Jaialdiaren hogeita batgarren edizioa gaurtik aurrera, uztailaren 17tik abuztuaren 2ra, garatuko da, eta Nafarroako konpainiei protagonismoa emateko xedez, diziplina anitzeko programazioa izango du. Gaur eguneko egoerarengatik osasun-segurtasuna bermatzeko neurriak hartuko dira.

Espainiako poesiatik Europako antzerki garaikidera goiburupean, eta Foru Erkidegoko antzerki sektoreari babesa emateko, Erriberriko Antzerki Jaialdiak kalitatezko proposamenak bilduko ditu. Diogun bezala, Erriberriko Antzerki Jaialdiaren aurtengo ekitaldia diziplina anitzekoa izango da, eta bere baitan musika, dantza edota zirkua bilduko dira. Bertan ere espainiar klasikoak, Europako autore garaikideekin batera uztartuko dira, “nazio mailako gaur egungo konpainia hoberenetako batzuen eskutik”.

Nafar antzerkiak leku garrantzitsua beteko du, eta jaialdiaren historian, Erkidegoko proposamen gehien bilduko dituena izango da aurtengo edizioa.
Guztira, bederatzi konpainiek hamalau emanaldi eskainiko dituzte: bost La Cavan taularatuko dira, lau Testu Poetikoen zikloan eta beste bat egonaldia/laborategian garatuko da.

Hasierako egunean, Mielotxin, Lauarin Dantzaria, eta Hutsun Txalapartarien eskutik artearekiko, lurrarekiko eta bizitzarekiko konpromisoz betetako ikuskizun musikal, bisual eta indartsua ikusteko parada egongo da. Talde nafarrak musika tresna tradizionalak  (akordeoia edota alboka) kontrabaxuarekin, pianoarekin edo perkusioarekin nahasten ditu. Lauarin Dantzariak ere agertokian izango dira, euskal dantza berritzeko koreografiekin. Era berean, Hutsun txalapartariek txalapartaren doinuak eramango dituzte jaialdira.

Egunez eguneko programazioa hemen kontsultatu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button