ARTEA

“Argazkihiria”, argazkiaren hilabetea Donostian

Argazkihiria Gipuzkoako Argazkilaritza Elkartearen ekimena da, argazkigintza adierazpen artistiko gisan herritarrei gerturatzeko, bai eta argazkilaritza maite duten pertsonentzako topagune bat eskaintzeko, beraien lana erakusteko, esperientziak partekatzeko, kontaktuak ezartzeko edota formazioa bideratzeko.

Hilabete osoan zehar makina bat erakusketa paratuko dira hiriko hainbat tokitan. Ekimen batzuk nabarmentzearren, ekainaren 3tik aurrera, Manuel Violaren erakusketa Behatua izateko behatu egongo da ikusgai EHUko Enpresa Fakultatean. Larunbatean, ekainak 4, Donostiako Zubiak argazki egingo da, eta La Bretxaren kristaleran mosaikoaren inaugurazioa izango da. Igandean, ekainak 5, Begirada Berriak lehiaketaren irabazlea izan den Asier Garmendiaren erakusketaren inaugurazioa izango da DabaDaban.

Hitzaldiak, topaketak eta bestelako ekimenak ere ondu dira hil osoan zehar. Jakiteko non, zer eta noiz, egin klik hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button