ARTEA

Asteazkenean hasiko da Burlata Blues Festival

Uztailaren 28tik abuztuaren 8ra arte Blues jaialdia egingo dute Burlatan. Nahiz eta kontzertuak asteburuan izan, astean zinema eta blues-a uztartzen dituzten pelikulak jarriko dituzte, tartean, The Soul of a Man, Rojo, Blanco y Blues edota Nostalgia del Hogar.

Ostiralean, uztailaren 30ean, J Teixi Band eta Jardín del infierno taldeak igoko dira eszenatokira. Lehenengoek, zortzi disko kaleratu ondoren, Hazme una seña lana aurkeztuko dute.

Hurrengo egunean, larunbata, Los reyes del K.O eta The Reverendos taldeek joko dute eta igandean, Selva & Saretzky, blues, soul, funk edo rock n´roll nahasten dituen bikotea arituko da Vermouth kontzertuan.

 

 

Kontzertuak hurrengo ostegunean, abuztuaren 5ean, bueltatuko dira Hoey and The Mussels taldearekin. Ostiralean Lou Marini & Red Housek, The Blues Brothers Band taldearen fundatzailearen taldeak, eta Juke Box Racket, Bilboko taldeak joko dute.

Azkenik, abuztuaren 7an, David Burgui eta Trespesers taldeak Lynyrd Skynyrdi tributua egingo diote.

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button