ESZENA

Gaur egungo komunikazioaz

Circle of Trust & Logela taldeek Códice dantzaren bitartez  gaur egungo komunikazioari buruzko hausnarketa egiten dute. Martxoaren 14an, datorren larunbatean, Irungo Amaia Kultur Zentroan taularatuko dute Dantzaren XVI. Zirkuituaren barruan programaturiko koreografia hori, 20:00etan.

Zaragozako Circle of Trust konpainia eta Elorrioko Logela Multimedia taldea berriro elkartu dira bidaia berezi hori eskaintzeko. “Bidaia bat gaur egungo gizarteko komunikazioaren bilakaeran zehar. Hedabideen garapenaren alde txarrez eta onez ohartarazten gaituen bidaia da. Gure hizkuntzaren bidez pentsamendu, ideia, sentimendu bat adieraztea ahalbidetzen diguna. Bost gorputz, hitzik gabe, iristen ez den mezu bat emateko gai. Bost hitzaldi, hausnartzera gonbidatzen dutenak. Bost ideia, pentsamendu, sentimendu, iristeko eta gizartearen norabidea aldatzeko borrokatzen direnak. Bi bakarrizketak ez dute elkarrizketa bat sortzen. Zergatik ez diozu besteari entzuten?”

Circle of Trust Estatuan eta nazioartean breakdance-aren panoraman erreferentziazkoak diren dantzariek osatu zuten konpainia 2002an. Euren filosofia kale-zulotik dantzaren maila profesionalera bilakatzea, hip hop kultura jendeari ezagutzera emateko.
Logelak bere aldetik arte digitaleko hainbat diziplinetako sortzaileak bildu ditu: bi musikari informatikari eta bi bideo-sortzaile. Produktu digitalak sortzea eta eszenaratzearekin bateratzea da Logelaren helburua.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu