LITERATURA

Gaur egungo gizakiei eta munduari buruzko begirada

Karlos Cid Abasolo idazleak Keinu konplizeak lehen poema liburua plazaratu du Susa argitaletxearekin.

Susaren hitzetan Keinu konplizeak liburu jolastia da, “jolastia irudietan, ironian, idazleak irakurlearekin bilatzen duen konplizitatean. Ametsezko giroarekin hasten da, eta gaur egungo gizakiei eta munduari buruzko begirada ironikoarekin jarraitzen du, literaturaren inguruko zenbait hausnarketarekin bukatzeko”.

Karlos Cid Abasolok (Madril, 1963) hainbat literatura lanen itzultzaile izan da, eta bereziki idazle txekiarrak ekarri ditu euskarara (Jaroslav Hasek, Miroslav Holub, Milan Kundera, Josef Skvorecky).

ZIPRIZTINA ETA KEINUA

Zipriztin bat ahurrean hartu
eta uhin nabar batek ostu zidan
uholdeka.

Keinu bat musuan ezarri
eta baga koloreaniztunak lapurtu zidan
ttanttaka.

Zipriztina eta keinua biltzen diren
egun hipotetiko
gertaezinean
ez iezadazue dei.

Erantzungailu automatikoaren
ahots ez-eneak dizue
hilobitik
ihardetsiko

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button