BESTELAKOAK

Gaur Dantzaren Nazioarteko Eguna ospatuko da

1982tik, apirilaren 29an ospatzen da mundu guztian Dantzaren Nazioarteko Eguna UNESCOren ekimenagatik, eta hori dela eta hainbat tokitan saio bereziak programatu dira.

ADDEk, Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkartea, Azkuna Zentroarekin lankidetzan, Dantzaren Nazioarteko Eguna ospatuko du gaur. ADDEk 2009tik ospatzen du egun hau dantza sortzaileen, konpainien eta eskolen lana gizarteari hurbiltzeko. Eta gaur, apirilak 29, Azkuna Zentroak sortzaileen eta dantza-konpainien erakusketa bat izango du ikusgai: Sara Paniaguaren Egun bat / Zortzi ordu performacearekin hasiko da.
Arratsaldean, 18:00etan, nazioarteko mezua irakurriko da. Horren ondoren, publikoak Azkuna Zentroaren Kulturetako Atarian Feedback, Horman Poster edo Organikaren Natalia Mongeren lanen laburpenaz gozatu ahal izango du 19:00etara arte.

Beste aldetik, Leioan, 18.00tatik aurrera Eva Guerrero sortzaile leioaztarraren Destrucción mutua asegurada arlo koreografikoan oinarrituta dagoen proiektuaren bideo bat ikusi ahal izango da.

Donostian, Dantzaren Hilea ekimena egin dute apirilean zehar. Apirilaren 18an, Dantza Kalean Alderdi Ederrean ekimena egin zen. Beste ikusgarri eder bat Kontxako Barra Klasikoaren Erakustaldia izaten da. Aurten, apirilaren 19an izan zen. Azkenik, XIII. Dantza Sariak (apirilaren 25an) eta Dantzaren Nazioarteko Egunaren XIX. Gala antolatu dira Dantzaren Hilabeteari bukaera emateko. Azken hau, apirilak 28an, atzo, ospatu zen, Donostiako Victoria Eugenia Antzokian.

Gasteizen, apirilaren 26an, Gasteiz dantzan ekitaldiaren XIV. edizioa egin zen Dantzaren Nazioarteko Eguna dela eta. Hamaika taldek hartu zuten parte eta askotariko koreografiak, estilo eta fusioak dantzatu zituzten.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu