ARTEA

“We could have had it all”

Urriak 11an, Itziar Barrio artista bilbotarraren We could have had it all proiektuaren ekoizpen grafikoa aurkeztu zen La Taller galerian.

Artista honek iaz, egun batzuk pasa zituen La Taller-ean erresidentzia bat egiten eta zazpi grabatuko serie bat prestatu zuen. Grabatu hauek, lehendabiziko aldiz, sekulako leku berezi eta arte espazio bihurtutako Manhattaneko S2A metro geltoki ohian ikusi ahal izan ziren.

Itziar Barriok tradiziozko musika hartzen du abiapuntu, hizkuntzan, politikan eta sexualitatean esplorazioa bat egiteko. Adele kantariaren Rolling In The Deep kanta arrakastatsuan oinarritzen da honetan guztian sakontzeko. Mikrofonoa, boterearen erreminta bilakatzen da eta horrek hausnarketa asko sortzen ditu. Aparailu hau ahotsen, pentsamenduen eta ideian gora-gailu bihurtu da.

Gero, beste aldetik, Chavisa Woods, idazle amerikarra eta Maialen Lujanbio jartzen ditu aurrez aurre, eta bien artean elkarrizketa fiktizio bat osatzen du artistak. Biek “betetasun” kontzeptuari buruz egingo dute hausnarketa, eta era berean, frustrazioez, pop izarrarekin erkatuz.

We could have had it all proiektu honi buruz, Art inAmerica argitalpenean publikatu berri dute artikulu bat.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button