BERTSOTAN

Gaur Berriatuan “Berritxu” saria

Berritxuko bertsozaleak antolatuta, Berritxu Saria jokatuko da gaur bertako kultur etxean, arratsaldeko 19:00etan hasita. Sari honetan Euskal Herriko bertsolari gazteek hartzen dute parte.

Gaur egingo den saioan bertsolari hauek arituko dira norgehiagoka: Haritz Mujika, Ane Zuazubizkar, Paula Amilburu, Amaia Elizagoien, Maddi AneTxoperena, Nerea Ibarzabal, Inazio Vidal eta Imanol Uria. Aupa gaztiak!

Larunbaterako ere bi saio nabarmenduko ditugu. Mungian, San Pedro jaiak dira eta bertara handienetako batzuk joango dira saioa egitera: Sebastian Lizaso, Xabi Paya, Uxue Alberdi eta Jon Maia.

Beste aldetik, Lasarte-Orian jaialdiak antolatu dituzte. Bat, Sorgin festak direla eta, Oier Aizpurua, Alaia Martin, Maddi Ane Txoperena eta Beñat Gaztelumendi bertsolari sorginduak bilduko dira bazkalostean. Eta bi, Manuel Lekuona kultur etxean, beste handi batzuk: Ane Labaka, Asier Azpiroz Azpi, Maialen Lujanbio, Patxi Etxeberria, Beñat Gaztelumendi eta Andoni Egaña.

Jo eta su!

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button