Nontzeberri

Gaur, “BBK Sala Etxean” ekimenean antzerkia protagonista

BBK entitateak abiatu duen BBK Sala Etxean ekimenenaren bidez lehen mailako euskal artistak eta taldeak on line ikusteko aukera eskaintzen da. Ekimenaren helburua konfinamendua arintzea eta euskal kulturaren sektoreari laguntzea da.

Modu birtualean bada ere, kalitatezko programazioa eskainiko da denbora labur baterako. Izaro, Gari, edota Eñaut Elorrietaren kontzertuaz gozatzeko aukera egon da aurreko asteetan. Oraingo honetan antzerkia izango da protagonista, eta Benetan Be konpainiak gaztetxoentzako Inondik inora izeneko lana oholtzaratuko du.

Obran honakoa kontatuko zaigu: “Oso garrantzitsua da postari batentzat beti erne egotea, beti sasoian mantentzea. Ez da lan makala postariok egin behar duguna, etxerik etxe, kalerik kale, mendirik mendi, bide, aire eta itsaso zabaletan zehar. Zuek bidalitako gutunak, postalak eta paketeak hartzailearengana garaiz helarazteko! Beti zehatz eta zorrotz. Ezin da inondik inora paketerik zabaldu, gutunik ireki edo postalik irakurri. Inondik inora ere ez”.

Inondik inora lanak umorea, poesia, zuzeneko musika eta panpinak nahasten ditu. Benetan Be konpainiaren lehenengo ikuskizuna da. Talde hori ZUBI egitasmoaren eskutik jaio zen.

Exit mobile version