BERTSOTAN

Gaur amaituko da “Udabarria Bertsotan”, BBTx-ko sailkapen fasea

Azken astean sartu da Udabarria Bertsotan, eta gaur, Bizkaiko Bertsolari Txapelketarako fase horretako saio bi jokatu dira: Zallan eta Derion.

Bizkaiko Bertsolari Txapelketarako sailkapen fasean 60 bertsolari ari dira parte hartzen, izan ere, Udabarria Bertsotan sailkapen fasean Bizkaiko eskualde guztietako ordezkaritza bildu da. Guztira hamar saio egin dira fase honetan, bost egunetan, eta sei bertsolarikoak (egun eta ordu berean, herri desberdinetan saio bi egingo dira) eta saio guztiak 18:30ean izango dira.

Irailaren 16an, Orozkon eta Lekeition abiatu zen, eta gaur, Zallan (Garazi Navarro Ugarteburu, Gorka Pagonabarraga Agorria, Igor Galarza Intxausti; Illart Gumuzio Larrazabal; Javier Martinez Gutierrez eta Koldo Muñiz Aldamizetxebarria bilduko dira) eta Derion (Aissa Intxausti Aburruza, Eneko Barruetabeña Bilbao, Iker Apraiz Solaguren, Josune Aramendi Perez, Lurdes Ondaro Mallea eta Mikel Retolaza Etxebarria izango dira bertsolariak) amaituko da, Getxon, Busturian, Markinan, Berango, Muxikan eta Berrizen saioak izan ostean.

Informazio guztia: Udabarria Bertsotan

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button