IKUS-ENTZUN

Gaur abiatuko da Zinegin, Hazparnen

Hazparne herrian, azaroaren 17tik 20ra bitartean, Euskal Herriko filmak eta dokumentalak pantailaratuko dira Zinegin jaialdiaren baitan, Haritz Barne zinema gelan. Antolatzaileen xedea “euskarazko filmen hedatzea eta euskal kulturak bizitzeko behar duen hatsgune baten proposatzea” da. Aurten ere Hazparneko Haritz Barne zinema gelan fikzio labur edo luzeak ikusi ahalko dira: komedia, abentura, dokumentalak, zinema esperimentala, etab.

Zineginen, KliKlap lehiaketaren bidez ere parte ahalko da, eta gaia hauxe da: Ura. Hori ostiralean izango da, eta bertan film laburren proiekzioak antolatu dira. Egun horietan ere Patxo Telleriak gidoia lantzeko tailerra emango du Eihartzea Kultur Etxean.
Larunbat gauean, Jai alai blues dokumentala pantailaratuko da eta Audience taldeak soinu-banda joko du zuzenean. Filmak zesta punta kirolak aspaldi munduko makina bat herrialdetan bizitako loraldia du ardatz. Dokumentalak ondoko galderari erantzun nahi dio: “Nola izan liteke zesta punta (Jai Alai) bezalako kirol bat hainbat eta hainbat herrialdeetara zabaldu izana?”. Hala, filmak zestaren historia jorratzen du, bai eta kirola horrek egindako ibilbidea arrakastatsu hainbat herrialdetan barrena. 

Film horiez gainera, beste lan asko pantailaratuko dira, hala nola, Mara Mara, Bypass, Euskal balezaleen triskantza, Debekatuta dago oroitzea, Jotamentala, Olentzero eta abar.

Ekimenaren egitaraua hemen duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button