LITERATURA

“Poesia Kaia” ekimen literarioaren lehen edizioa, Lezon

Poesia Kaia ekimenaren lehen edizioa bihar (16, 18 eta 20an) abiatuko da Lezon. Balea Zuria argitaletxeko kideak, Juanra Makuso, Aritz Gorrotxategi, Peio Otxoteko eta Felipe Juaristi dira horren bultzatzaileak.

Poesia Kaiaren egitaraua bihar, hilak 16, abiatuko da, Itxaro Bordak eskainiko duen errezitaldiarekin. Poetarekin batera Olivier Cavalié musikaria izango da. Bordak Balea Zuriarekin atera zuen iaz Abaro lanaren inguruan izango da errezitaldi hori.

Hilaren 18an, Aintzane Galardi oiartzuarra eta Mireia Calafell kataluniarra elkartuko dira errezitali hibridoa egiteko, euskaraz eta katalaneraz. Horren ostean, 2021eko Espainiako Saiakera Sari Nazionala irabazi duen Ramon Andres poeta eta filosofoarekin solasaldia izango da.

Azken egunean, hilaren 20an, poesia eta musika uztartuko dira, eta horretarako Jose Angel Hernandez eta Oihane Garmendia poetak Arrate Zubigarai Orbea (organoa) eta Jon Makuso Arrizabalaga (biolina) musikariekin elkartuko dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button