MUSIKA

Gaur abiatuko da “Urmuga”, mendia eta musika batuko dituen proiektua

Gaur, uztailaren 14an, eta abuztuaren 1era arte, Urmuga, Euskal Herri osoa zeharkatuko duen mendi ibilaldi musikatua abian jarriko da. Ekialdetik mendebaldera, Angulo mendatetik Hiru Erregeen Mahairaino, Urduñatik Izabaraino egingo du ekimenak, eta inguruko herrietan eta mendi tontorretan musika emanaldi berezi eta ikusgarriak egingo dira.

Urmuga mendizaleak, Felipe Uriarte duela 40 urte Everesteko euskal espedizioko kideak gidatuta, eta Euskal Herriko musikari handi eta ezagunek osatuko duten proiektu nazionala da. Edozein mendizalek aukera izango du Urmuga osotasunean burutzeko edo astebeteko zatiren bat egiteko, bai eta mendi kontzertuez gozatzeko ere.

Et Incarnatus Orkestraren 15 bat partaidez osatutako hezurdura izango da oinarrian, eta horren osagarri Euskal Herriko eta atzerriko hainbat musika interprete eta kantari esanguratsu gonbidatuko dituzte proiektuan parte hartzeko, tartean, Niko Etxart, Xendarineko Ahizpak, Eltzegor, Mikel Urdangarin, Eñaut Elorrieta, Josu eta Gari, Maddi Oihenart, Euskal Barrokensemble, Igor Elortza eta Unai Iturriaga, eta abar.

Diogun bezala, gaur abiatuko da Urmugako lehen kontzertua, 13:00etan, Tologorri mendian. Hantxe Et Incarnatus Hari Laukotea, Flavio Bánterla, Maider Zabalegi,  Xabi Zeberio eta Amaia Elizaran (dantza) bilduko dira.

“Ertz luze batek zeharkatzen du Euskal Herria mendebaletik ekialdera, eta Kantauri eta Mediterraneo itsasoetara banatzen ditu urak. Ertz luze eder honek Urmuga du izena. Salbada Mendilerrotik Auñamendietako Hiru Erregeen Mahaiaraino, Urmugak Euskal Herria josten du. Gailurrik gailur, errekaz erreka, zuhaitzez zuhaitz, Urmuga jostura luze bat da gure geografian eta gure herri izaeran. Mendizaleak eta musikazaleak garen hainbat lagun batu eta ertz eder honetan musika imajinatzen hasi ginen.”

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu