BESTELAKOAK

Gaur abiatuko da Sopela Kosta Fest

Musika, surfa eta ingurumena uztartzen dituen jaialdia da Sopela Kosta Fest. Bada, gaurtik igandera bitartea, hiru esparru horiekin lotutako hamaika ekitaldi izango dira.

Gaur bertan, zine emanaldia izango da Udaletxe plazako karpan, 21:00etan: Sopela Kosta Fest Surf Film Laburren Lehiaketaren hiru  film sarituen emanaldia, eta gero, surfaren munduari buruzko dokumental sorta.

Kontzertuen harira, bihar, Hey Mr Neken (Eagles Taldeari Tributoa), Belize, Sorkun eta La Pulqueria taldeek joko dute aipatutako plazan, 20:00etatik aurrera.

Larunbatean ere kontzertuak izango dira, The Great Barrier, The Clams, Dead Bronco, Esne Beltza eta Dj Göo.

Musikaz gainera, Euskal Herriko Elkartearteko Surf Txapelketa eta Euskal Herriko Sup Surf Txapelketa; surf ikastaroak; Coasteering; Parapente hegaldiak; Alai, Tipi eta Kometak tailerrak; zaborren kutsadurari buruzko hitzaldia…

Informazio guztia: sopelakostafest.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button