MUSIKA

Manu Katché bateria-jotzaileak “365 Jazz Bilbao”-n joko du gaur

Musikari frantziarrak Bilboko Campos Eliseos Antzokian joko du gaur, 20:00etatik aurrera; emanaldia 365 Jazz Bilbao zikloaren zortzigarren denboraldiaren baitan egingo da.

Manu Katché (St. Maur des Fosses, 1958) musikaria bateria-jotzaile garaikide onenen artean dago. Hainbat eragin uztartzen ditu bere musikan, eta estilo guztietara egokitzeko gaitasun dauka.

Bere lehenengo urrats musikalak orkestra sinfoniko bateko perkusionista gisa eman zituen, egun, baina, jazz-aren askatasunetik, zein pop-melodietatik edaten du.

Horretaz gainera, askotariko musikariekin jo du, tartean, Sting, Bee Gees, Mango, Claudio Baglioni edo Jan Satriani. Era berean, hainbat sari jaso ditu, bere ibilbide horretan egindako lan bikainaren ondorioz. Iaz, bi disko argitaratu zituen: Touchstone fo Manu eta Live in concert.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button