BESTELAKOAK

Gaur abiatuko da Olatu Talka jaialdiaren X. edizioa

Hiru egunez askotariko ekintzekin beteko da Donostiako hiria eta herritarrak parte hartzera deitu dituzte antolatzaileek.

#HiriaEgin leloa aurkezteaz gain, Alderdi Ederren jarriko den argazki erakusketarekin emango zaio gaur irekiera aurtengo edizio berriari. Bertan, orain arte egindako ibilbideari aitortza egingo zaio eta  leloari eutsiko dio Olatu Talkak, “hamar jaialdi hiria egiten, hiritarrekin elkarlanean, hiria eraldatzen, kultura, artea eta musika espazio publikora ateratzen”, antolatzaileek azaldu duenez.

Olatu Talkak hiri osoa hartuko du, aurtengo edizioan ere, eta Alderdi Ederretik hasita, hiriko gune guztietara iritsiko dira ekitaldiak, ia 200 guztira. Jon Aizpurua antolatzaileak  adierazi duenez, “ingurumena eta ekologiarekin lotura estua izango du  aurtengo jaialdiak eta aurtengoan bereziki itsasoa eta hondartzen zaintza egongo da presente”.

Olatu Talkaren ekitaldi batzuk aipatzearren, Loiola Apain Street art, Loiola auzoan larunbatean egun osoz egingo den horma-irudia; gaueko 12:00etatik aurrera Ondarreta hondartzako Ondarreggae kontzertua; Ametzagaina parkean, ekainaren 2an, igande goizez, umeentzako antolatu diren jolas ekintzak; Argi Artean Loiolako erriberetan, Oroimenaren lorategian egingo den “arte luminiko” jaialdia, non argi instalazioen erakusketa eta hainbat kontzertu eta ikus-entzunezko emanaldiez gozatzeko aukera izango den; edota Ana Nushu dantza irakasleak ekainaren 2an, igandean, Kontxakotik abiatuko den Samba kalejira egingo dira, beste hainbat ekitaldirekin batera.

Baina zalantzarik gabe, Kontzertour, hiru egunetan izango diren 50 kontzertu izango da egitarauaren plater indartsua. Guztira 50 taldek joko dute eta horietatik 16 Dj. Zirkuituaren baitan lehenengoz txertatu dira DJ saioak eta Loretope agertoki berezia izango da musika saio hauentzat, larunbatean: Cervantes plazan, Kaian, Eguzkitekan, Zurriola pasealekuan, Nautikoan edota Añorgan izango dira kontzertuak.

Jaialdiko programazio osoa, hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button