ESZENA

Aulestiko Arte Drama Topaketak

XIII. edizioa izango da aurtengoa, eta apirilaren 2tik 7ra burutuko dira topaketak, Aulestin.

Arte Dramak berak igorri digun oharrean, bozkaria adierazten du beste edizioa bat egiteagatik: “Baina nork esan zuen zorte txarra dakarren zenbakia denik? Guri behintzat, edizio honek dena on iradokitzen digu!”
Topaketa horietan, estreinatu berri duten Zazpi Senideko antzezlana, Mizel Théreten Lekeitioak dantza ikuskizuna, Gilkitxaroren Adarretatik Zintzilik obraren despedida, topaketetan ikasle aritu zen Josune Velez de Mendizabalen Oingoan bai! sorkuntza, Barsanti Teatroaren Kale Gorrian kaleko piezaren aurre-estreinaldia, Lipusek zuzentzen duen Abarka antzerki talde amateurraren Besaulkiak eta Metrokoadroka eta Pez Limboko lagunen Miss Karaoke obrak ikusteko parada egongo da.

Datak eta bestelakoak, hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button