BERTSOTAN

V. Xilaba Bertsulari Xapelketa

Irailaren 24ean, Donibane Lohizuneko Ravel aretoan izango da Xilaba txapelketaren lehen saioa. Aurtengo edizioan 15 bertsolari gazte bildu dira bertoko bertsogintza hauspotzeko.

Aitor Servier, Amets Arzallus, Battitt Crouspeyre, Egoitz Zelaia, Eneritz Zabaleta, Kerman Diaz, Maddalen Arzallus, Maddi Sarasua, Miren Artetxe, Nahia Sasco, Odei Barroso, Ortzi Idoate, Ramuntxo Christy, Sustrai Colina eta Xumai Murua bertsolariak arituko dira zazpi saiotan.
Lehenengo biak kanporaketak izango dira:  Donibane Lohizunen eta Muskildin. Hauen ostean lau finalaurreko etorriko dira: Baigorrin, Izturitzen, Aiziritzen eta Larresoron.

Horien guztien ostean finala jokatuko da Baionako Lauga Gelan, azaroaren 12an, 17:00etan.

Informazio guztia hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button