Nontzeberri

Gaur abiatuko da “Konfinamenduko Bertso Saioak” egitasmoa

Bertsolaritza eta Nafarroako euskal irratiak bat eginda sortu da Konfinamenduko Bertso Saioak  programa. Nafarroako 16 bertsolari bilduko dira guztira, eta gaur berton,  10:00etan, Euskalerria Irratian, zuzenean izango da lehen saioa.

Nafarroako Bertsozale Elkarteak bertako zazpi euskal irratiekin elkarlanean (Euskalerria, Esan Erran, Beleixe, Aralar, Karrape, Irati eta Xorroxin Irratia) ondu du hiru saio bilduko dituen ekimena. “Krisialdiak, bere gogorrean, komunitatea trinkotzeko aukera ekarri du mahai gainera, eta bertsoak ekarpena egin dezake bide horretan. Gainera, komunitatearekiko zerbitzu horretan aspaldi ari dira Nafarroako euskal irratiak, eta bidelagun ezin hobeak dira bertsolaritzaren zabalkundean ere”.

Gaurko saioan, Alazne Untxalo, Josu Sanjurjo, Julio Soto, Saioa Alkaiza, Xabat Illarregi eta Xabier Terreros arituko dira. Aurkezlea Reyes Illintxeta izango da.

Entzun ondo!

Exit mobile version