ESZENA

Gaur abiatuko da “Kalerki” jaialdia, Zarautzen

Zarauzko Kalerki jaialdia gaur berton, uztailak 4, abiatuko da, eta uztailaren 7ra bitartean, musika, dantza, antzerki edota umore ikuskizunez gozatzeko aukera egongo da bere  26. edizioarekin. Makina bat talde eta ikuskizun programatu dira aurtengoan; Euskal Herriko taldeekin batera, eta Kenia, Aragoi, Galizia edota Kataluniako konpainiak arituko dira.

Hortaz, gaur, 19:00etan, Euskal Herriko Hortzmuga Teatroak  Jule  antzerki emankizuna eskainiko du Frontoi Txikian. Ikuskizun hori umorez eta fantasiaz betetako obra da, eta publikoarengana hurreratzeko modu berezia dakar. Geroago, 20:00etan, Dantzaz Konpainiak Basoa dantza ikuskizuna eskainiko du Munoan.
Eta Calor ikuskizunaren bi emanaldi izango dira 21:30ean eta 23:00etan, Torre Luzea Parkean.  Gaztela eta Leongo Jean Philippe Kikolas konpainiaren antzezlan horrek, etxerik gabe bizi diren pertsonan egoerak bistaratzen ditu.
Eta gaurko programazioa amaitzeko, gaueko 22:00etan, Villa Manuela Frontoian, Aragoiko Javier Arandaren antzerkia eta txotxongiloak uztartzen dituen Vida ikuskizuna eskainiko da.

Programazioa guztia ikusteko: Kalerki.

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button