BERTSOTAN

Gaur abiatuko da Itsasun, Taldekako Xilaba txapelketa

Ipar Euskal Herrian garatzen den Taldekako Xilaba bertsolari txapelketa irailaren 20tik azaroaren 16ara arte luzatuko da. Gaur berton izango da lehen saioa Itsasun, eta hor, lehen bi taldeak arituko dira.

Datozen asteetan Xiberoko, Lapurdiko eta Nafarroa Behereko hainbat tokitan antolatuko dira ikusi beharreko hitzorduak. Guztira, hiru multzotan banatu diren bederatzi talde lehiatuko dira. Finala azaroaren 16an ospatuko da, Izturitzen.

Lehen fasean bederatzi saio antolatu dira dira, ondoren bi finalerdi, eta azkenik final handia.

Antolatzaileek adierazi duten bezala, “Aldi guziz, 2 talde lehiatuko dira, eta final erdia arte entzulegoko norbait eta beste ligaxketako bertsulariak izanen dira epaile”.

Zein talde, noiz, eta non izango diren saioak jakin nahi badituzue, egin klik hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button